Koskoenea gaztetxean zeuden zazpi lagunak absolbitu egin dituzte

2012ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Iazko ekainean Portugaleteko Koskoenea gaztetxea (Bizkaia) hustu zutenean identifikatutako zazpi lagunak absolbitu ditu Barakaldoko Lurralde Auzitegiak. Okupazioaren esparruan zigor arlotik azken urteetan bideratutako lehen auzian, ia 10.000 euroko isuna eskatu zuten gazteentzat, okupazio delitua egotzita. Baina epaileak ebatzi du ez zela halakorik gertatu, «eraikina hutsik eta erabili gabe egon zelako, gutxienez hamar urtez». Halaber, argudiatu du gaztetxekoek ez zutela gauzatu «eraikinaren jabetza materiala ekarriko lukeen ekintzarik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.