Mundua

Kosovok independentzia aldarrikatu du

Hashim Thaçi herrialdeko lehen ministroak atzo baieztatu zuen Serbiarekiko bereizketa hasi dutela. Kosovoko serbiarrek manifestazioak egin dituzte gaur, istilu handirik gabe. Europako Batasunak bertako herrialdeei askatasuna emango die Kosovoren erabakia onartzeko edo ez. AEBk eta Frantziak dagoeneko onartu dute estatu independente bezala.

2008ko otsailaren 18a
17:15
Entzun
Kosovok independentzia aldarrikatu zuen, aurreko egunean iragarri zuen bezala, eta Hashim Thaçi herrialdeko lehen ministroak baieztatu zuen hasi dutela Serbiarekiko bereizketa.

Gaur eguna lasai doa han. Istilurik nagusiak Mitrovican izan dira; ezezagun batzuek Nazio Batuen Erakundeko (NBE) eta Europako Batasuneko (EB) egoitzen kontra egin dute, granadekin. Kalte material arinak eragin dituzte.

Atzoko erabakiaren kontra egiteko deituta daude gaurko Kosovoko ehun mila serbiarrak, eta manifestazioak egin dituzte zenbait hiritan. Mitrovican izan da handiena; sei mila lagun bildu dira, eta Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) bandera batzuk erre dituzte. Hurrengo egunetan ere mobilizazioak egiteko asmoa dute.

Kosovok ondo zaindu du adierazpenaren lekua eta konpainia -Kosovoko buruzagi musulman eta kristau katolikoak izan ditu ondoan; serbiar ortodoxorik, ordea, ez-. Independentziaren aurkako batzuek -Errusiak eta Espainiak kasu; honek berretsi egin du bere jarrera gaur- alde bakarreko adierazpenik ez dutela nahi esan arren, kosovoarrek hainbat alderekin adostu arte itxaron dute, AEBetik eta EBtik oniritzia jaso duten arte. "Kosovarrak dagoeneko independente dira", esan du gaur George Bush ABEetako presidenteak. Frantziak ere gaur onartu du estatu independente bezala.

EBko Kanpo Harremanetarako ministroak bilera dute gaur gaiaz hitz egiteko, baina EBk bertako herrialdeei askatasuna emango die Kosovoren erabakia onartzeko edo ez.

Bestetik, Japoniak eta Australiak onartu dute Kosovoren independentzia aldarrikapena, Indonesiak ez. Txinak "kezka handiz" hartu du, Kosovok "bere kabuz" egin duelako.

Datozen asteetan eman beharreko pausoak asko dira oraindik. Kosovoko Estatua martxoan sartuko da indarrean, Konstituzioa eta ikurrak onartu behar dituzte, Europako misioa heldu behar da...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.