Euskal Herrira negu gogorra heltzekotan dagoela diote eguraldi iragarpenek. Euskalmet agentziak jakinarazi du tenperatura asko jaitsiko dela asteazkenetik aurrera; elurra egingo du itsasoaren mailan eta izotz handiak izango dira. Errusia aldeko hotza Euskal Herrira helduko da, antizikloi batek bultzatuta, eta horrek ekarriko du hotzaldia. Asteazkenean hasiko da egoera okertzen: iluntzerako, 200-300 metrora egingo du elurra. Ostegunean eta ostiralean, berriz, edonon. Oso behean izango da tenperatura; kostaldean ere ez da hiru gradutik gora igoko termometroa. Asteburuan zer gertatuko den ez dakite ziur, baina oso hotz segituko duela uste dute adituek.
Ipar Euskal Herrian alerta eman du Pirinio Atlantikoetako prefetak, elurte arriskua handia delako. Erne jokatzeko eskatu du.
Kostaldean ere egingo du elurra asteazkenetik aurrera, eta izotz handiak izango dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu