Eguraldia

Kostaldean haize denborale arriskuaz oharrarazi dute

Donostian itxi egin dute Paseo Berria, olatu handiak daudelako.

2009ko urtarrilaren 19a
16:26
Entzun
Itsasoan eta kostaldean gaur eragina duen haize denboralearen arriskuaz oharrarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Ehun kilometro/orduko baino gehiagoko haizea eta sei metrotik gorako olatuak espero direla esan du.

Donostian, esaterako, Udalak itxi egin du Paseo Berria, olatu handiengatik.



Herrizaingo Sailak denboraleak irauten duen arte ohiko neurriak hartzeko eskatu die batik bat kostaldeko bizilagunei: leihoak eta leihatilak itxi, lorontziak edo haizeak eraman ditzakeen antzeko gauzak etxean sartu, ibilgailuarekin kostako bideak eta gune haizetsuak saihestu, itsasontziak ez erabili eta horien loturak gogor daudela ziurtatu, zuhaitz guneetatik eta kostaldetik ez ibilbiderik egin, lanetan dauden eraikinak saihestu...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.