ona hemen bandera beltzen helburua eta hura emateko erabilitako irizpideak.
>
gipuzkoa eta bizkaia
g>Bandera urdinak: Aurten Gipuzkoa eta Bizkaiko lau hondartzari bandera urdinak eman dizkiete, beren kalitatearen eta ingurumenarekiko duten errespetuaren sinbolo gisa: Plentzia, Ea, Laga eta Zumaiako hondartzei. Horrez gain, baita Getaria eta Zumaiako kirol portuei ere.
>
gBandera beltzen emaileak: Ekologistak Martxan, Kostaldea (EA), Mutriku Bizirik, Gernikako Ekologia Tailerra, Txipio Bai eta Zumaiako Natur Taldea.
gBandera beltzak: Bandera urdina jaso dutenei bandera beltza eman diete, «hondartzetara joaten diren guztiei eremu horiek zein egoera ekologikoan dauden informatzeko eta administrazio ezberdinei itsasaldeko ingurumenaren defentsan jokabide arduratsuagoa eskatzeko».
>
gIrizpideak: Prestige-k eragindako hondamendi ekologikoa, uren kalitatea,kostaldeko zikinkeria maila eta erabilitako garbiketa sistemak.
Horiez gain, baita hirigintzaren ondorioak ere.>
lapurdi
g>Bandera beltzen emailea: Surfrider Fundazioa. Erakundeak ordezkaritzak ditu mundu guztian.
gEskaerak: Uraren kalitatearen kontrol zorrotzagoa. Surfriderrek kontrolak urte guztian ez udan bakarrik eta uretako jarduerak egiten diren leku guztietan egin daitezela eskatzen du. Baita mota guztietako kontrolak egin daitezela ere: bakteriologikoak, kimikoak, erregaienak... Era berean, erakundeen arteko koordinazio hobea eta erabiltzaileek informazio gehiago eta garbiagoa ematea eskatzen du.
>
gMetodologia: Erakundeko ingurumen ingeniariek urtean zehar egindako urarenazterketa zientifiko guztiak bildu eta aztertzen dituzte. Horrez gain, inkestak bidaltzen dizkiete inguruko herriko etxeei, batez ere aurreko urteetan bandera beltza jaso duteneei, hobekuntzarik egin duten jakiteko. Surflarien elkartea izanda, surflariek beraiek emandako informazioa ere erabiltzen dute kutsatuta dauden lekuak hautemateko. Erakundeak laborategi propioa du bere azterketak egiteko.
Kostaldearen zaintzaileak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu