Ekonomia

Koxkako zuzendaritzak enplegu erregulazio espedientearekin aurrera egingo du

Iruñerriko Landaben industriagunean egoitza duen enpresaren eta langileen arteko negoziazioetan ez dute akordiorik lortu.

2009ko otsailaren 17a
12:30
Entzun
Iruñerriko Landaben industriagunean egoitza duen Koxka enpresako zuzendaritzak ERE enplegu erregulazioko espedientearekin aurrera egingo duela jakinarazi du gaur goizean. Langileak ez daude ados, eta egunotan hamaika protesta egin dituzte, tartean atzo amaitu zen bost eguneko itxialdia. Halere, negoziazioetan ez dute akordiorik erdietsi.

Langileek 14.000 euro eskatzen dituzte kalte-ordain gisa, baina enpresako zuzendaritzak ez ditu ordaindu nahi. CCOO sindikatuak erreferendum bat egingo du langile guztien jarrera ezagutzeko.

Koxkaren zuzendaritzaren eta langileen arteko batzarra gaur goizaldean, 02:30ean, bukatu da, akordiorik gabe. Hala, 275 lanpostutan eragina izango duen ERE enplegu erregulazioko espedienteak aurrera egingo du, bi aldeak bat etorri ez direlako.

Jose Ramon Fernandez CCOO sindikatuko Metal arloko idazkari nagusiak adierazi duenez, kaleratzea boluntarioa izatea nahi du langile batzordeak, baina enpresak ??boluntario nahikorik ez badago "bene-benetako" kaleratzeak?? izango direla jakinarazi du.

Kaleratzeak egotekotan, batzordeak 14.000 euro eskatu ditu kalte-ordain gisa. Enpresak diru hori ez duela ordaindu nahi argi utzi du.

Sindikatuak erreferendum bat egingo du multinazionaleko solairu eta ordezkaritza guztietan. Galdeketa horren emaitzen arabera ezarriko dute langileek bere jarrera enpresaren aurrean.

Enplegu erregulazioko espedienteak ezarri dituen 275 kaleratzeetatik 230 Nafarroan izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.