Geraldi ekonomikoa uste zena baino "larriagoa eta zabalagoa" dela azpimarratu du gaur Dominique Strauss Kahn NDF Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendariak; areago, duela aste batzuk ematen zuena baino handiagoa. "Ingurune ekonomikoa okertzen" ari dela ohartarazi du.
AEBetako atzeraldian legoke krisiaren oinarria, eta geraldi horren eragina Europan ez ezik, gorabidean diren herrialdeetan ere nabarituko dutela adierazi du gaur. "Zoritxarrez, egun hazkunde handia duten arren ezin dugu espero herrialde horiek geraldia saihestea".
Nolanahi ere, AEBetako agintariek finantza krisiari aurre egiteko hartu berri dituzten neurriak egokiak direla iritzi dio Strauss Kahnek, eta konfidantza berreskuratzeko onak izan daitezkeela. AEBetako Gordailu Federalak puntu laurden jaitsi du bankuentzako deskontu tipoak, eta likideza areagotzeko neurriak iragarri ditu. Bearn Stearns bankuaren likidezia gabeziak eragindako gainbeherak eta hura hondamenditik ateratzeko JPMorganek erosi behar izanak argi gorriak piztu ditu berriro AEBetako finantza merkatuetan.
Halaber, eraginda izan du munduk guztiko burtsetan, goitik behera amildu baitira gaur.
Krisi ekonomikoa aurreikusitakoa baino larriagoa dela dio Nazioarteko Diru Funtsak
AEBetako atzeraldia Europak ez ezik, gorabidean doazen herrialdeek ere nozituko dutela agertu du Dominique Strauss Kahn zuzendariak. Ingurune ekonomikoa okertzen ari dela ohartarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu