Krisia eragiten ari da jaietan

Tabernariek diote gutxiago kontsumitzen ari dela jendea. La Unica peñak gaurko zezenketarako sarrera guztiak saldu gabe ditu. Mañuetako dendan, aldiz, jendea erruz izaten dute txurroak erosten. [YouTube]http://youtu.be/onUGx0aMthQ[/YouTube]

2012ko uztailaren 10a
17:11
Entzun

Asteartea da, hilaren 10a, eta sanferminak bukatzeko gero egun gutxiago geratzen dira. Hala ere, Iruñeko kaleak festaz gozatzen jarraitzen duten jendez gainezka daude. Asteguna izateko jende asko ikusten da kalean. Asteburuko erresaka pasatuta edo ez, etxekoek jaietan erabat murgilduta segitzen dutela esan daiteke. 

Aurtengo jaietan, ordea, alderdi iluna krisiak jarri du. Tabernariek diotenez, jendea gutxiago kontsumitzen ari da, euren abuztua pikutara bidaliz. Baina, krisiak ostalaritzan ez ezik, sanferminetako ekitaldi ohikoenetan ere eragin du. La Unica peñakoak, adibidez, gaurko zezenketa ikusteko 40 txartel dituzte oraindik saldu gabe.

Mañuetako dendan, aldiz, jendea erruz izaten dute, batez ere goiz partean, txurroak erosten.

Krisiak krisi, dirua galtzeko zorian egonda ere, sanferminak urtean behin baino ez dira ospatzen eta horri ekingo diote iruindarrek, larunbat gauerdian Pobre de mi abesteko unea heldu bitartean behintzat. 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.