Euskal Presoak

Kristau elkarteek "adostasun sozial eta politikoa" eskatu dute presoen etxeratzea lortzeko

Kristau Elkarte Herritarrek, Herria 2000 Elizak eta Euskal Herriko Apaizen Koordinakundeak bat egin dute Bilboko manifestazioarekin.

edurne begiristain
2014ko urtarrilaren 8a
13:08
Entzun

Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egin dute gaur goizean Kristau Elkarte Herritarrek, Herria 200 Elizak eta Euskal Herriko Apaizen Koordinakundeak, Gasteizen. Elkarretaratzearekin, larunbatean Bilbon egingo den mobilizazioarekiko atxikimendua irudikatu nahi izan dute.  Espetxe politika "bidegabea" dela eta giza eskubideak zapaltzen dituela salatu dute Koldo Igeltz eta Mila Elvirak irakurri duten agirian.

Hala, presoen sakabanaketa amaitzeko eta gaixotasun larriak dituztenak askatzeko eskatu dute. Halaber, "adostasun sozial eta politiko zabala" aldarrikatu dute euskal presoak etxeratzeko eta gatazkaren irtenbide "demokratikorako" behinbetiko urratsak egiteko.

Kristau elkarteek dei egin diote euskal Elizari Bilboko manifestazioan parte hartu dezan, "bake itsasaldi honetan geure ur tanta ipintzearren". Horrekin batera, bermea eta laguntza eskaini dituzte elkarbizitza, bakea eta adiskidetzearen bidetik etorkizuna eraikitzen ari diren talde sozial eta politikoei. Eskua luzatu dute, era berean, "justizia, amnistia, askatasuna, elkarbizitza eta bake politiko eta soziala" lortzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.