Politika

Kristina Gete eta Josu Lonbide askatu dituzte

2009ko apirilaren 30a
14:20
Entzun
Gaur goizean geratu dira aske Kristina Gete donostiarra eta Josu Lonbide pasaitarra (Gipuzkoa). Valentziako (Herrialde Katalanak) espetxean zeuden biak.

Era berean, atzo Txerra Martinez basauriarra (Bizkaia) eta Patxo Gomez ortuellarra (Bizkaia) irten ziren espetxetik.

Bestalde, Amnistiaren aldeko mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez, Mikel Gil Kurika euskal preso iruindarrari espetxealdi arindua ezarri diote -gaixotasun larria du- eta atzo arratsaldean iritsi zen bere etxera. Dena den, epaileak baldintza zorrotzak jarri dizkio espetxealdi arinduaren baitan; besteak beste, ezingo da Iruñerriatik atera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.