Kristina Larrañaga libre utzi dute gaur Parisen (Fleury Merogis espetxean zeukaten), 2006ko ekainetik preso egon eta gero. Orduan atxilotu zuten, Azkainen (Lapurdi), ETAren zerga iraultzailearekin zerikusirik duelakoan.
Dena dela, kontrol judiziala ezarri diote Larrañagari: Azkainen bizi beharko du (bertan dago erroldatuta), pasaportea Frantziako Justiziari eman beharko dio, Frantziako Estatutik irtetea debekatua dauka, eta polizia-etxera astean behin joan beharko du.
Operazio berean Frantziako Poliziak beste 11 lagun atzeman zituen Lapurdin, Gipuzkoan eta Alacanten (Herrialde Katalanak): Angel Iturbe, Julen Madariaga, Jose Antonio Cau, Eloy Uriarte, Izaskun Gantxegi, Jose Ramon Badiola, Joseba Elosua, Karmelo Lukin, Ramon Sagarzazu, Juan Pedro Harokarene eta Iñaki Aristizabal.
Elosua libre utzi berri dute, behin-behinean, osasun arrazoiengatik. Donostian Martutene kartzelan zegoen.
Larrañagari harrera egin diote Donibane Lohizunen (Lapurdi), tren geltokian. 12:30ean iritsi da.
Euskal presoak
Kristina Larrañaga presoa aske utzi dute
2006ko ekainean atxilotu zuten Azkainen, ETAren 'zerga iraultzailearekin' zerikusirik duelakoan. Astero joan beharko du polizia-etxera eta ezingo du irten Frantziako Estatutik. Harrera egin diote Donibane Lohizuneko tren geltokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu