•2005eko maiatza Giltzurrunetako minbizia antzeman zioten Josu Uribetxebarriari. Egun gutxi geroago ebakuntza egin zioten.
•2012ko uztailaren 19a. Mansillako espetxetik (Leon, Espainia) Leongo Ospitalera eraman zuten, biriketako nodulu bat zela-eta.
•2012ko uztailaren 27a. Biriketan bi nodulu eta buruan beste bat antzeman zioten. Gainera, 2005eko giltzurruneko minbizia berpiztu eta metastasia duela diagnostikatu zioten.
•2012ko abuztuaren 1a. Leongo ospitaletik Donostiakora ekarri zutenUribetxebarria.
•2012ko abuztuaren 4a. Manifestazio nazionala egin zen Arrasaten, eta Uribetxebarria aske uztea galdegin zuten. Mobilizazioak iragarri zituen Herrira-k, Donostia Ospitalean.
•2012ko abuztuaren 6a. Etxerat alderdiekin biltzen hasi zen larri gaixo dagoen presoaren egoeraz mintzatzeko. EH Bildu koalizioko kideekin, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin eta Ezker Anitzarekin bildu zen. Gainontzeko alderdiek uko egin zioten edo ez zioten erantzun Etxerat-en deiari.
•2012ko abuztuaren 9a. Gose greba hasi zuen Uribetxebarriak, Donostia Ospitalean zaintzen duten ertzainen jokabidea salatzeko, baina bereziki «gobernu espainola luzatzen dabilelako egoera onartezin hau, krudelkeria eta gorrotoa muturreraino eramanez. Hamalau gaixo larri kartzelan mantentzea hiltzeko itxarongelan onartezina da». Bezperan iragarri zuen erabakia
•2012ko abuztuaren 9a. 35 euskal presok bat egin zuten Uribetxebarriaren gose grebarekin; gerora 500 euskal presotik gora jarri ziren gose greban.
•2012ko abuztuaren 11. Manifestazio nazionala egin zen Donostian. Jai eremutik ez igarotzeko ibilbidea aldatu behar izan zuten.
•2012ko abuztuaren 15a. Harremanetarako Nazioarteko Taldeak azaldu zuen ez zegoela inolako arrazoirik Uribetxebarria aske ez uzteko.
•2012ko abuztuaren 16a. Donostia Ospitaleko medikuek berretsi zuten Uribetxebarriaren minbizia «atzeraezina» dela. Herrira-k manifestaziora deitu zuen Bilbon abuztuaren 18rako. Pedraz epaileak debekatu egin zuen biharamunean.
•2012ko abuztuaren 17a. Espetxeetako Zuzendaritzako Idazkaritza Nagusiak hirugarren gradua ezarri zion Uribetxebarriari, Donostia Ospitalearen eta Zaballako espetxearen informeetan oinarrituta.
•2012ko abuztuaren 18a. Herrira-ren manifestazioa debekatuta, ehunka lagunek hartu zuten parte Gernikako Akordioak Bilbon antolatutako elkarretaratzean.
•2012ko abuztuaren 20a. Fiskaltzak ezohiko datuak eskatu zituen Uribetxebarriaren kasuan, eta horrek atzerarazi egin zuen epaileak erabakia hartzeko epea.
•2012ko abuztuaren 22a. Ondoez baten ondorioz eta hartu beharreko tratamenduak indartsu egotea eskatzen diolako, gose grebari utzi zion Uribetxebarriak. Haren elkartasunez gose greban ziren hainbat preso ere uzten hasi ziren, oraindik batzuek eusten dioten arren. Kalean ere gose grebari eutsi zioten. EPPK-k agiri bat eman zuen argitara; konponbiderako aukerak zabaltzen ari direla esan zuen.
•2012ko abuztuaren 24a. Auzitegi Nazionaleko auzi medikuak berretsi egin zuen Uribetxebarria oso larri dagoela eta hiltzeko arriskua duela, baina Zaballan bertan tratamendua jaso dezakeela esan zuen. Gaixo larri diren presoak askatzeko deitutako manifestazioa debekatu ondoren, elkarretaratzea egin zuten Bilboko jaietan.
•2012ko abuztuaren 25a. Uribetxebarriaren egoera eta preso egotea bateraezina dela salatu zuen Jaiki Hadi elkarteak.
•2012ko abuztuaren 28a. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaile Jose Luis Castro Donostiako Ospitalera joan zen, eta Uribetxebarriarekin eta medikuekin batzartu zen.
•2012ko abuztuaren 29a. Donostia Ospitaletik Arrasatera abiatu behar zuen martxa debektatuta, Aulkien martxa egin zuten Donostian barrena, eta irailaren 1ean manifestaziora deitu zuten.
Kronologia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu