•2006ko uztaila. Eusko Jaurlaritzak 2010erako Euskadiren Energia Estrategia Plana aurkeztu zuen, eta haren barnean Energia Eolikoaren LSP Lurraldeko Sektore Plana. Ganekogortako parkea eraikitzeko aukera ireki zen.
•2008ko azaroa. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiak Jaurlaritzaren Lurraldeko Sektore Planaren aurka azaldu ziren.
•2010eko otsaila.Jaurlaritza, Eudel eta Bizkaia zein Gipuzkoako aldundiekin LSPa desblokeatzeko akordio batera heldu ziren. Arabako Foru Aldundiak ez zuen ituna sinatu.
•2011ko urtarrila. Eolicas de Euskadi enpresak Jaurlaritzaren Industria Sailari Ganekogortako parke eolikoaren proiektua aurkeztu zion.
•2011ko martxoa. Eolicas de Euskadik administrazio izapideak hasteko eskakizun formala aurkeztu zion Industria Sailari.
•2011ko maiatza. Jesuri eta Ganekogorta Bizirik herri plataforma sortu zen Laudion, parke eolikoen kontra eta mendien alde ekiteko.
Kronologia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu