GREBEN BILAKAERA
•Sorrera. 2001eko maiatzean Ariznabarra zahar etxea zabaldu zuten. Arabako Foru Aldundiak eraiki zuen eta Mapfre-Quavitae enpresak kudeatu behar zuen, 2044ra arte.
•Lehen grebaren hasiera. 2002ko azaroan lehen greba hasi zuten egoitzako langileek. Enpresak zerbitzuen alorreko Espainiako hitzarmenaren araberako baldintzak ezarri zituen. Batez besteko soldata 600 eurokoa zen, eta langileek grebara jo zuten.
•Lehen grebaren bukaera. Zortzi hilabeteren ostean, 2003ko uztailaren 30an, akordioa lortu zuten. Aldundiak laudo bat onartu zuen, 2007ko abenduaren 31ra arteko soldaten hobekuntza bere gain hartuz, eta, horrez gain, ordutegiak hobetu zituzten.
•Bigarren grebaren hasiera. 2008ko otsailaren 18an bigarren greba hasi zuten, aldundiaren laudoa beteta enpresak aurreko lan baldintzak ezarri zituelako. Aldundiak kudeatutako egoitzetako langileen baldintzetara gerturatzea nahi zuten.
•Galdutako aukera. ELA sindikatuak akordio bat lortu zuen 2009ko urrian beste enpresa batekin; horren arabera, egoitzaren ardura hartu eta langileen baldintzak hobetuko zituen. Ordea, sindikatuaren arabera, aldundiak akordioa gauzatzea galarazi zuen.
•Bigarren grebaren bukaera. 2010eko abenduaren 16an langileek Mapfre-Quavitae enpresarekin akordioa lortu zuten.