"Kudeaketa txarra" medio, Modas Carlangas itxi egingo dutela salatu du LABek

2013ko martxoaren 4a
16:33
Entzun

LABek jakinarazi duenez, Modas Carlangaseko zuzendaritzaren kudeaketa "txarra" izan da, eta horrek hartzekodunen konkurtsoa aurkeztera eraman du. Horrela, Bilboko bi dendak eta Gasteizkoa itxi egingo dituzte.

Bilbon zazpi langile dituzte, eta hiru Gasteizen. Sindikatuak azaldu du kalte-ordainak eta zor dizkieten lau soldatak Fogasak zor izango dizkiela.

Konkurtsoko administratzailea oraindik ez da langileekin elkartu, iturri beraren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.