Kukutza gaztetxea «beharrezkoa» dela dio mugimendu feministak

Erredakzioa
Bilbo
2011ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Bizkaiko mugimendu feministak berea egin du Bilboko Kukutza gaztetxearen defentsa, eta gaztetxearen eraikinaren gizarte erabilera Bilboko hirigintza planteamenduan jaso dezatela eskatu die erakunde publikoei. Besteak beste Bizkaiko Emakumeen Asanbladak, Mamiki konpartsak, Medeak-ek, Bilgune Feministak, ELA eta LAB sindikatuek eta Etxeko Langileen Elkarteak sinatutako oharrean, mugimendu feministak dio Kukutza beharrezkoa dela, «merkatuaren etsaitasun matxistaren aurrean beharrezkoak diren aldaketa pertsonal eta sozialak sustatzen dituelako, zalantza barik, heterosexismotik aske bizi den gizarte liberatu baten aurrean, patriarkatuetatik aske eta fundamentalismotik aske».

Mugimendu feministak gogorarazi du «urteak» daramatzala Kukutzan parte hartzen. «Maiz eskertu dugu espazio soziokomunitario honetako jendearen harrera, merkatuaren legeetan eta irizpide misoginoetan oinarritzen ez diren azpiegitura publiko eta pribatuen faltaren aurrean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.