Kukutzakoa auzi «publikoa» dela erantzun diote auzo elkarteek Azkuna alkateari

Irtenbidea posible dela uste dute Bilboko auzo elkarteek, eta jabeari beste lur bat eskaintzea proposatu diote udalari

Erredakzioa
Bilbo
2011ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Kukutza gaztetxea eraisteko aginduak sortutako ezinegona Bilboko «arazo publikoa» dela erantzun diote hiriko auzo elkarteek Iñaki Azkuna alkateari. Herenegun udaleko buruak esandakoaren aurka egin dute, horrenbestez, auzo elkarteek; Azkunak adierazi zuen «arazo pribatu bat» zela gaztetxearena, eta Bilborentzat ez duela «lehentasunik» Kukutza ez botatzeak. Bestela uste dute auzo elkarteek: «Arazo publikoa da, soluzioa posible da, eta, gainera, ez luke diru xahutzerik eragingo bilbotarrentzat».

Elkarteek agiri batean adierazi dute Errekalde auzoan ezinbesteko dela Kukutzaren gisako eremu bat. «Jasotako babesak erakusten du Kukutza nahi dutela auzotarrek». Lehenago proposatu izan duten irtenbidea jarri dute mahai gainean elkarteek: udalak beste eremu bat eskaintzea Kukutzaren jabetza duen enpresari. Gainera, Azkunari gogoratu diote udalak berak izendatu zuela eraikina urbanizagarri auzotarrak horren aurka bazeuden ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.