Kukutzaren alde egingo den deialdiak ehun eragile baino gehiagoren babesa jaso du
Gaur Kukutzaren alde egingo den manifestazioak ehun eragile baino gehiagoren atxikipena jaso du. Kukutzari sostengua eman diotenen artean daude alderdi politiko, sindikatu, musika talde eta beste hainbat elkarte. Manifestatzeko arrazoiak asko direla nabarmendu dute eragileek, eta erantsi dute horietako batzuk azken egunotako «manipulazioa» eta Poliziak erabilitako bortizkeria izan direla. Bizkaiko hiriburuak bizi izan duen «setio egoeraren» erantzuleak Iñaki Azkuna alkatea eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua direla esan zuten. 19:00etan abiatuko da manifestazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu