Aldez aurrekoak
•Uztailak 7. Erresistentziarako deia egin zuten Kukutzako kideek, epaileak sinatua baitzuen husteko agindua. Etengabeko txandak antolatzen hasi ziren.•Uztailak 11. Atxikimendu kanpaina: hainbat alorretako eragileek babestu zuten proiektua. Milaka sinadura batu zituzten.
•Uztailak 13. Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea: «Ez ditugu sei milioi euro ordainduko inoiz egun onik ere esan ez diguten jaun batzuk bertan egon daitezen».
•Uztailak 23. Rikardo Barkala, Hirigintza zinegotzia: «Eraikina udalarena balitz, segurtasunagatik itxi beharko genuke». 80 arkitektok gezurtatu zuten hori.
•Abuztuak 25. Aste Nagusian, manifestazio jendetsua egin zuten Kukutza botatzearen aurka.
•Irailak 7. Eraisteko baimena eman zion udalak eraikitzaileari.
•Irailak 16. Udalaren eta Errekaldeberriz elkartearen bilera. Alokatzea proposatu zuen elkarteak; udalak beste eraikin bat nahi zuen. Ez ziren ados jarri.
Hustea eta eraistea
•Irailak 21. Gauez eta indarrez sartuta, gaztetxea hustu zuen Ertzaintzak. Gogor oldartu zen. Eraikina eraisteko baimena bertan behera utzi zuen epaileak.•Irailak 22. Eraisteko baimena aztertzeko saioa. Auzo elkarteak ohartarazi zuen eraikitzeko epea amaitua zuela enpresak.
•Irailak 23. Epaileak baimena eman zuen eraikina eraisteko. Eguerdian iritsi zen erabakia, eta arratsaldean hasi ziren lanean. Istilu handiak izan ziren Bilbon.
•Irailak 24. Jasotako kritika oldearen aurrean, Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak defendatu egin zuen Ertzaintzak Kukutzan eginikoa.
Ondorengoak
•Irailak 29. Manifestazio jendetsua egin zuten, 180 eragilek deituta. Urriaren 8an ere beste elkarretaratze bat egin zuten.•Urriak 21. Ertzaintzaren aurka 30 salaketa jarri zituzten.
•Azaroak 23. Kukutzaren aurreko eraikina okupatu zuten 26 pertsonak. Libre utzi zituzten.
•Maiatzak 24. Arartekoak esan zuen «arrazoirik gabe» oldartu zela Ertzaintza. «Bidegabe» aritzea egotzi zion Ares sailburuak.
•Maiatzak 30. Ertzain bat epaitu zuten pertsona bat zauritzea egotzita. Absolbitu egin zuten.
•Ekainak 6. Bi alemaniar epaitu zituzten, istiluak sortzea egotzita. Absolbitu egin zituzten.