'18/98 auzia'

Kultura eta kirol alorretako hainbat lagunek bat egin dute auzipetuen aldeko makrokontzertuarekin

18/98+ lan taldeak elkartasun kontzertua antolatu du azaroak 11rako, BECen. Fermin Muguruzak =iEuskal Herria Jamaika Clash=i lana aurkeztuko du, Jamaikatik etorritako musikariak lagun. Elkartasun makrokontzertuak =i18/98 auzian=i auzipetutako lagunei babes ekonomiko, pertsonal eta politikoa ematea du xede. Gaur, kontzertura joateko deia egin dute kultura eta kirol alorretako hainbat lagunek eta "epaiketa madarikatu hauek" amaitzeko eskatu dute.

2006ko azaroaren 2a
15:51
Entzun
Donostian egin dute agerraldian, besteak beste, Robeto Martinez 'Tiko' Athleticeko jokalaria, Xabier Mikel Errekondo eskubaloi jokalari ohia, Kepa eta Eneko Acero surfalariak, Kirmen Uribe idazlea, Iñaki Ortiz de Villalba Betagarriko abeslaria, Ramon Agirre eta Itziar Ituño aktoreak, Txan Magoa eta Pirritx (Aiora Zulaika ) eta Porrotx (Joxemari Agirretxe) pailazoak.

"Epaiketa madarikatu hauek amaitu daitezela!" eskatu dute irakurri duten adierazpen baten bidez. Beharrezko iritzi diote sormenaren inguruan lan egiten dutenek "epaiketa hau bezalako injustiziak salatze". Ezinbestekoa, "eskuek askatasunez idazten jarraitu ahal izan dezaten, eztarriek milaka erregistrotan kanta dezaten, belarriek iritzi ezberdinak entzuteko aukera izan dezaten, begiek askatasunez begira dezaten", gaineratu dute.

Era berean, Mikel Aranburu, Mikel Labaka eta Igor Jauregi jokalariek eta Harkaitz Cano idazleak bat egin dute datorren azaroaren 11n Barakaldoko (Bizkaia) BECen egingo den "elkartasun festarekin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.