Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen izenean" harriak mugitzeko konpromisoa hartu dute euskal kulturako hainbat lagunek. "Harriak mugitzeko soketatik tira eta tira egin behar dugu, batera, etenik gabe eta ahalik eta indar handienarekin", adierazi dute. Hala, Sarek urtarrilaren 9an antolaturiko Baionan eta Bilboko manifestazioan pare hartzeko deia egin dute, bereziki kulturaren alorrean ari direnei zuzenduta.
Gaur Gastezien egin dute agerraldia horietako batzuk. Besteak beste, Abel Azkona artistak, Amets Arzallus eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek, Berri Txarrak taldeak, Eider Rodriguez eta Patxi Zubizarreta idazleek edota Sorkun Rubio eta Fermin Muguruza musikariek egin dute bat deialdiarekin. Ehundik gora atxikimendu batu dituzte.