Ekonomia

Kupoaren aldaketa onartu du Espainiako Kongresuak

Talde guztiek aldaketaren alde bozkatu dute, abstenitu egin den PPk salbu. Arau berriaren bidez EAEren eta Madrilen arteko harremanak egonkortu eta erraztu egin direla nabarmendu dute EAJko ordezkariek.

2007ko irailaren 27a
16:45
Entzun
Espainiak EAErekin duen Kontzertu Ekonomikoa aldatzen duen lege proiektua eta 2007-2011 artean kupoa kalkulatzeko metodologia finkatzen duena onartu ditu gaur Espainako Kongresuak. Lehendabiziko lege proiektuaren alde bozkatu dute Kongresuan ordezkaritza duten alderdi guztiek. Aldiz, kupoak zenbatekoa izan behar duen fikantzeko metodologiaren lege proiektuan abstenitu egin dira PPko diputatuak.

Aldaketaren bidez kupoa zergen arloan egin diren erreformetara egokitzen dela agertu du Pedro Solbes Espainiako Ekonomia eta Ogasun ministroak, eta Espainiako Gobernuak zein Jaurlaritzak "arduraz" jokatu dutela nabarmendu du. Madrilek "errespetatzeko eta aldiro eguneratzeko" konpromisoa duela erantsi du.

EAJko diputatu Pedro Azpiazuk, berriz, hurrengo 5 urteetarako metodologia onartuta "EAEren eta Estatuaren arteko harremanak egonkortu eta erraztu" egin direla azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.