Abdullah Ocalanek PKK Turkiatik erretiratzera deitu duela-eta, kurduen "ausardia eta bere askapen mugimenduaren adorea" goraipatu du Sortuk. "Elkarrizketa horien ibilbidea ez da erreza izan. Turkiar estatuak prozesua itxitzat eman ostean, Kurdistango askapen mugimenduak emandako urratsei esker egun konponbide prozesu baterako atea zabaldu da", adierazi du alderdiak.
Negoziazioa "konponbide prozesu sinesgarri eta funtsezko batera igarotzeko beharra" nabarmendu du Sortuk, eta horretarako Abdullah Ocalan PKK-ko buruzagi presoa aske uztea premiazkotzat jo du. Preso kurdu guztiak askatzea ere galdegin du Sortuk.