Kutsatzeak beste behin ere gora: 519 azken orduetan

Nafarroan igoera nabarmena izan da, aurreko egunean izandako kutsatuen ia bi halako atzeman ditu Osasunbideak

Erizain bat PCR proba bat egiten, Lazkaon. JON URBE/FOKU
Maria Ortega Zubiate
2021eko uztailaren 2a
12:45
Entzun

Kutsatzeen kopuruak berriz ere gora egin du: Osakidetzak eta Osasunbideak 519 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan. Nafarroako kasuak bereziki eman du atentzioa, 113 kasu zenbatu baitituzte, aurreko egunean atzemandakoen ia bi halako. Gipuzkoan ere izan da igoera, txikiagoa izan bada ere, eta Hernanin egondako agerraldiak alarmak pizten ditu oraindik ere: 65 atzeman zituen Osakidetzak atzo, eta 175 azken lau egunetan.

Bizkaian 178 positibo atzeman dituzte, eta Araban 45: aurreko egunetako joera bertsuan.

Azken egunetako datuak berretsi dituzte, beste behin ere, gaur kaleratu dituztenek: kutsatuen erdia baino gehiago adin tarte gazteenetan izan da. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi berri du 267 ikasle kutsatu direla Mallorcara (Herrialde Katalanak) joandako ikasturte bukaerako bidaian. Era berean, Nafarroako Gobernuak baheketa egitera deitu ditu Saloun (Herrialde Katalanak) izandako ikasle nafarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.