Kutxa automatiko bat erre duelakoan, gizon bat atxilo
SESTAO. Kutxa automatiko bat erre zuten atzo goizaldean Sestaon (Bizkaia), eta, eraso horrekin zerikusia duelakoan, gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atxilotuak 36 urte ditu, eta aurrekariak ditu, desordena publikoengatik. Atxilotuak erredura larriak ditu gorputzean, eta ospitalera eraman behar izan dute. Ospitalean bertan atxilotu du Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu