euskal heRRIA

Kutxa automatiko bat erre dute Bilbon

Aurreko astean lau eraso izan ziren Euskal Herrian.

2010eko azaroaren 1a
13:17
Entzun
Caixa Galiciak Bilboko Santutxu auzoan duen kutxa automatiko bati eraso egin diote bart, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak dioenez. Atariko beira hautsi ondoren, erregaia bota dute barrura lagun batzuek eta kutxa automatikoari su eman diote. Kalte handiak eragin dituzte. Luis Luciano Bonaparte kalean izan da gertaera. Kale erasotzat jo du Ertzaintzak.

Lehengo astean ere hainbat eraso izan ziren: larunbatean Gasteizen Renfe Espainiako tren konpainaren karga eremu baten kontra etxean egindako lehergailuak jarri zituzten, ostegunean telefono mugikorraren hedagailu bati eraso egin zioten Arratzu-Ubarrundian su hartzeko likidoa botata, asteazkenean burua estalita zeukaten bi lagunek Bilbon Bizkaiko Foru Aldundiaren auto bat erre zuten, asteartean Beasainen AHTaren lanen zaindari baten autoari eraso egin zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.