Arantza Urkaregi EH Bilduko ordezkari eta BBK-ko administrazio kontseiluko kideak gezurra esatea leporatu dio EAJri. Gogoratu du, PPrekin akordioa lortu zuenean, EAJk esan zuela euskal kutxen eta obra sozialaren etorkizuna bermatuta zegoela. "Hilabete batzuetara inolako lotsarik gabe adierazi dute burtsara atera beharko dela Kutxabank eta inbertsore pribatuei ateak irekiko dizkiela".
Urkaregiren hitzetan, troikak ez du behartzen kutxa publikoen akzioen erdia baino gehiago saltzera, "bidea irekitzen dio aukera horri, baina ez du derrigortasunik ezartzen".
Kutxabanki buruzko "egia" esateko eskatu dio EAJri. "Negozioa egin nahi du euskal kutxekin. Pribatizatu eta saldu egin nahi dituzte EAJk eta PPk, eta troikaren aginduak erabiltzen ari dira aitzakia moduan".