Banesto eta La Caixa salatu ditu Gipuzkoako errauste plantaren aurkako koordinakundeak, haren esanetan, Zubietako errauste planta egiteko finantzaketan laguntzen ari direlako; eta «laguntza hori salatzeko», elkarretaratzeak egin zituzten atzo Banestok eta La Caixak Donostian dituen egoitzen aurrean. «Ez dugu onartuko zuen poltsikoak diruz betetzen jarraitzea gure osasunaren truke. Ez daukazue nahiko diru gure osasuna eta duintasuna erosteko», nabarmendu dute egoitzen aurrean. Buzo zuriekin eta tximinia handi batekin bildu ziren koordinakundeko kideak.
Bi bankuen «faltsukeria» salatu dute, halaber. «Euren webguneetan diote ingurumenarekin konpromiso handia dutela, klima aldaketaren aurka ari direla eta energia berriztagarrien finantzaketan liderrak direla. Hori ez da bateragarria errauste planta diruz laguntzeko asmoarekin». Eta gogorarazi dute Europako Banku Zentralak berak oraindik ez duela erabaki egitasmo horretan dirurik jartzea.
Banesto eta gisa bereko enpresa handiak gizarte kapitalistaren «eredu gorena» direla uste dute, «neurrigabeko kontsumoa baitute oinarri euren etekin ekonomikoak handitzeko».
Kutxak salatu dituzte, errausketa finantzatzeagatik
Banestok eta La Caixak Donostian dituzten egoitzen aurrean elkarretaratzeak egin dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu