Bart gaueko eurite eta haizeteek ondorioak izan dituzte Donostiako Aste Nagusian ere. Batis Ezeiza piraten bozeramaileak Euskadi Irratian azaldu duenez, euriteen eraginez, segurtasun protokoloa aktibatu eta hustu egin zuten kaia. Suhiltzaileak goizean bertaratu dira kalteen balorazioa egitera. Bideoa: bart gaueko ekaitzaren irudiak (Donostiako Piratak).
[youtube]http://youtu.be/QJVtXA0mmxY[/youtube]
Goizean, auzo-lanerako deia egin dute Piratek, gunea konpondu eta lehenbailehen normaltasunera itzuli asmoz. "Azpiegitura aldetik eta ekonomikoki kolpea izan da hau Piratentzat. Hala ere, garrantzitsuena da inork ez duela minik hartu. Besteari buelta emango diogu. Gure asmoa da egitarauarekin aurrera jarraitzea", iragarri du Ezeizak.
Bestetik, Urtz eta Esne Beltza taldeen kontzertuak ere bertan behera utzi behar izan zituzten.