Ostalaritzako greba

LAB: "UGTk eta CCOOk lortutako akordioak ez dauka legitimitaterik"

CCOOk eta UGTk Gipuzkoako patronalarekin ostalaritzarako sinatutako akordioak legitimitaterik ez duela adierazi du LABek, hain zuzen ere, bi sindikatu horiek sektorearen "zati txiki bat" ordezkatzen dutelako. ELArekin batera, Donostiako Zinemaldian, Aste Nagusian egin duten modura, greba egiteko asmoa erakutsi du LABek.

2003ko abuztuaren 19a
15:14
Entzun
Akordioa sinatu dutenen jarrera salatu LABek, baina hala ere, Donostiako Aste Nagusiko jarrera ikusi ondoren, ez dela harritzen adierazi du. Adegi patronalaren jokaera ere salatu du LABek, zehazki Juan Ramon Apezetxeari, patronalaren izenean negoziazioak aurrera eraman dituenari, zuzendu zaio. LABen ustez, Apezetxearen jarrera "harroa" eta "aldrebesa" izan da.

"Hitzarmen justu baten aldeko borroka ez da bukatu", adierazi du LABek. Bestalde, ELArekin "aldarrikapen plataforma" bat egingo duela ere gehitu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.