Gizartea

Labana batekin mehatxu eginez banku baten lapurtzen saiatu zelakoan gizon bat atxilotu dute Errenterian

2008ko abuztuaren 20a
11:56
Entzun
47 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Errenterian (Gipuzkoa), banku batean lapurreta egiten ahalegintzea egotzita.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, atzo arratsaldeko hiruak bost gutxi aldera Errenteriko banku bateko harrera gelara sartu zen ustezko lapurra. Une horretan, langile batek ohartarazi zion bulego barrutik dagoeneko itxita zegoela. Gizona ez zen joaten, ordea, eta harrerara hurbildu zen langilea, bulegotik banatzen zuen atera irekiz.

Une hori baliatu zuen ustezko lapurrak emakumeari adatsetik heltzeko eta labanarekin mehatxu egiteko. Dirua emateko galdegin zion. Langileak erantzun zion dena itxita zegoela, eta ezinezkoa zela dirurik ematea. Halaber, askatu, alde egin,kalera atera eta laguntza eskatzea lortu zuen langileak.

Ertzaintzari abisua eman eta gero, ustezko lapurra, 48 urteko R.L.G., bankutik hurbil aurkitu zuten ertzainek. Herrizaingo Sailaren arabera, labana atzeman zioten eta lapurreta saioaren egilea zela onartu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.