PPko lau zinegotzik eta EAJko bik gaur Higinio Arinas (EB) Labastidako (Araba) orain arteko alkatearen aurkako zentsura mozioa babestu ostean, alkate izendatu dute Josu Landa (EAJ). Hurrengo urtean, ordea, Ignacio Gili (PP) utziko dio kargua, bi alderdiek hala erabakita.
Arinasek salatu du PPk eta EAJtik kanpo dauden zinegotziek zentsura mozioa golf zelaia eta etxebizitzak eraikitzeko interesa dutelako babestu dutela.
Mañuetan (Araba) ere Luis Antonio Troncoso (EAJ) orain arteko alkatearen aurkako zentsura mozioa aurrera atera dute gaur, eta hori alkatetzatik kendu dute. PPko hiru hautetsik eta EAJko batek neurria babestu dute, eta Roberto Blanco (PP) da orain Mañuetako alkatea.
Troncosok zentsura mozioa aurrera ateratzearen atzean interesak daudela gaitzetsi du.
politika
Labastidan eta Mañuetan aurrera atera dituzte alkateen aurkako zentsura mozioak
Josu Landa (EAJ) da orain Labastidako alkatea eta Roberto Blanco (PP) Mañuetakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu