LABek, EILASek eta ELAk ez dute bat egin, eta Zelaak agertutako jarrera salatu dute

2011ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Hutsune nabaria izan zuen bizikidetzaren aldeko adierazpena sinatzeko ekitaldiak: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntzan nagusi diren hiru sindikatuek —LAB, EILAS eta ELA— uko egin diote agiria babesteari. Isabel Zelaa sailburuaren jarrera salatu dute. EILASen eta LABen iritziz, orokorregia da testua, ez da ekimen zehatzik ageri. ELAk nabarmendu du denborarik ez diotela eman gogoetarako. Sindikatuen arabera, eztabaidarik ez du onartu Jaurlaritzak: sinatu edo ez, hori jarri die aukeran. Azken urteetako jokabideak ere aintzat dituztela diote LABek, EILASek eta ELAk.

Alor politikoan, aurrerapausoa ikusi dute EAJk eta Aralarrek. Uste dute jarrera aldatu duela Jaurlaritzak. Maribel Vaquerok (EAJ) dio «zuzenketa» egin duela; Aintzane Ezenarrok «norabide aldaketa» ikusi du. Zelaaren agerraldia eskatu dute legebiltzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.