LABek gizarte zerbitzuen egoera kritikatu du
Sindikatuaren arabera, gizarte zerbitzuen kudeaketaren % 80 esku pribatuetan dago Nafarroan
UPNko gobernuak Nafarroako gizarte zerbitzuak «esku pribatuetan» utzi dituela salatu du LAB sindikatuak. LABen iritziz, gizarte zerbitzuen % 80 arlo pribatutik kudeatzen dituzte, eta horien artean daude genero indarkeriaren biktimak artatzeko zentroak, mendekotasun arlokoak eta haurtzaroaren babeserakoak. «Pribatizazioa sistema publikoa desegitearen bitartez egin dute, azpiegituretan inbertitu gabe edota hurbiltasuneko zerbitzuak eskaini nahi dituzten udal eta mankomunitateak ekonomikoki itota». Sindikatuak ustez, «egunerokoak erakusten du pribatizazioa ez dela eraginkortasunaren berme».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu