osasuna

LABek ikerketa independentea eskatu du listeriosia zuen gaixoaren heriotza ikertzeko

Gaixoak zeukan listeria bakteriaren jatorria aurkitu eta aipatutako bakteriak heriotzarekin zerikusirik izan ote duen argitu dadin nahi du sindikatuak. Igandean zendu zen gaixoa, Ospitale Gunean.

2013ko apirilaren 2a
17:15
Entzun

Sindikatuak ohar baten bidez azaldu du "zuhurtasunez hitz egin eta azkartasunez ekin beharra" dagoela, eta hori dela eta, familiak ikerketa abiatzeko egin duen eskariarekin bat egiten du. Osasunbideako zuzendaritzak eta Osasun Sailak "inolako sinesgarritasunik" ez dutela iritzita, LABek beharrezko ikusten du batzorde independente bat eratzea.

Sindikatuaren aburuz, Osasunbidearenganako konfiantza "berrezarri beharra" dago, eta horretarako, erakundearen kudeatzaileak aldatu eta Mediterranea de Catering-ekin kontratua bertan behera uzteari egokia deritzo.

Gobernuak hasieratik ukatu egin du zendu den pertsonaren gaitzak loturarik zuela sukaldeetako zerbitzuarekin. Mediterranea de Catering enpresak ere bere ardura ukatu egin zuen, listeriosiak jota pertsona bat gaixo zela jakin eta gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.