Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak adierazi duenez, EAJk eta PSE-EEk gaur izenpetutako akordioak uko egiten dio "berezko politikak" ezartzeari, eta "betikotu" egiten du krisi ekonomikoa eragin duen eredu ekonomikoa. Horregatik, mobilizaziora deitu ditu herritarrak, akordio horri "alternatiba" bat emateko.
Lehendakaritzaren aurrean eginiko elkarretaratze batean hitz egin du Etxaidek. Haren esanetan, itunak "kalte larria" eragingo die sektore publikoko langileei eta, oro har, zerbitzu publikoei. EAJk eta PSEk murrizketak "ontzat" ematen dituztela gaineratu du Etxaidek.
UGT
Raul Arza EAEko UGTko idazkari nagusiak kritikatu du EAJk eta PSEk izenpetutako akordioa sozietate zergekin "gogorragoa" ez izatea. "Egokitzat" jo ditu ekonomia suspertzeko neurriak, baina gaineratu du industria sektorearentzako laguntzak handiagoa izan beharko lukeela.