Josean Urkiola LABeko Finantza arduradunak BBK, Kutxa eta Vital Kutxako langile guztien baldintzak bateratzeko eskatu dio Kutxabanki, eta, halaber, balia dezala "aukera hau lan harremanetarako euskal esparrua gauzatzeko". Hala, itun kolektiboaren negoziazio esparruak zein behar lukeen jakiteko langileen artean galdeketa egiteko eskatu dio LABek EAEko banku berriari, eta erabakia errespetatzeko.
Dena dela, Urkiolak gogorarazi du EAJk eta PPk Administrazio Kontseiluaren osaerari buruzko akordioa egin dutela. "Eta euskal eta espainiar eskubiaren itun horrek estatuaren esparruaren inposizioa ekar dezake", azaldu du.