manifestazioko dirua

LABek manifestazioko dirua gorde ziola dio Sarek, banketxeak gaur goizera arte itxita egon direlako

Dirua manifestazioaren antolaketak sortutako gastuak ordaintzeko eskatu zutela azpimarratu du, eta itzultzeko exijitu du.

Guardia Zibila, LABen egoitzan, larunbateko dirua zenbatzen. ESPAINIAKO BARNE MINISTERIOA
Berria.eus
2015eko urtarrilaren 12a
19:34
Entzun

Zer esan asko eman du Espainiako Barne Ministerioak gaur zabaldu duen argazkia. Guardia Zibila Bilboko LABen egoitzan larunbateko manifestazioaren dirua zenbatzen ikus daiteke irudi horretan. Sarek jakinarazi du, baina, diru hori gaur banketxeak ireki bitartean gorde zutela LABek bere bulegoan.

Azpimarratu du larunbatean bildutako dirua manifestazioak sortutako gastuei aurre egiteko eskatu zutela, eta "konfiskatutako" diru hori itzultzeko exijitu du.

Dirutik haratago, baina, larunbateko manifestazioaren arrakasta ekarri du gogora Sarek, operazioaren irakurketa egiterakoan: "Zaila egiten da presoen eskubideen alde eta dispertsioaren amaiera eskatuz pasa den urtarrilak 10eko mobilizazioaren arrakasta eta gaurko polizia operazio hau banatzea".

Eusko Jaurlaritzari, gertakari hauen larritasunaren aurrean, "argi eta garbi" bere jarrera zein den argitzeko eskatu dio, "hedabideen bitartez jaso badu ere gertakari hauen berri". Salatu du Sarek Espainiako Gobernuak "behin eta berriz" zaharkitutako eszenatoki batera itzultzen" saiatu nahi duela, "konfrontazio eta liskarra besterik bilatzen ez duelako". "Euskal jendarteak arbuiatzen duen eszenatoki bat."

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.