LAB sindikatuko Politika Ekonomikoko idazkari Rafa Izquierdok salatu du zerga sistemari buruz Eusko Legebiltzarrean egiten ari diren eztabaida "eszenografia hutsa" izango dela, argudiatuta EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako proposamenak ez direla "zehatzak".
LABek elkarretaratze bat egin du legebiltzarraren aurrean. Bertan, Izquierdok esan du eztabaidak ez duela "emaitza praktikorik" izango. Halaber, uste du EAJk eta PSE-EEk adostutako neurriak "etsigarriak" direla kapital errentei, enpresen mozkinei eta fortuna handiei dagokienez; horiek "abantaila fiskalei" eusten dietela argudiatu du.