Osasun arloa

LABek salatu du pribatizazioa bultzatu nahi dutela Bizkaiko osasun mentaleko sarean

2010etik 127 egoitza-ohe kendu dituzte, eta orain beste 35 desagerrarazi nahi dituzte Zaldibarren.

gotzon hermosilla
2014ko irailaren 3a
13:08
Entzun

Bizkaiko osasun mentalaren arreta pribatizatzeko saioak salatu ditu LAB sindikatuak. Esan dutenez, Osakidetzak jakinarazi die Bizkaiko Diputazioak baduela asmoa egoitza txikiak langile pribatuen bidez kudeatzeko. Era berean, "herritarren parte-hartze txikia", informazio falta eta "sindikatuekiko mespretxuzko jarrera" egotzi dizkio Osakidetzari.

LABek berretsi du ados dagoela egungo eredua aldatzearekin eta erien normalizazio eta gizarteratzea helburu duen arreta komunitarioaren ereduaren aldekoa dela, baina, diotenez, Osakidetza ematen ari diren pausoek, eredu hori indartu beharrean, pribatizazioa dute helburu.

Horren aurrean, plangintza egokia, inbertsio handiagoak eta herritar zein sindikatuen parte-hartze handiagoa eskatu du LABek beste zenbait neurriren artean.

Aste honetan elkarretaratze zaratatsuak ari dira egiten Zaldibarreko ospitaleko langileak. Datorren ostiralean, protestaldiak Zamudio eta Bermeoko erietxeetara hedatuko dira, eta batzarra egingo dute mobilizazio gehiago prestatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.