LABen aurkako jazarpena berehala amaitzeko exijitu du ELAk

Lasaitasuna, bakea eta normalizazio politikoa lortzen laguntzeko eskatu die sindikatuak gobernuei

Erredakzioa
2010eko urriaren 2a
00:00
Entzun
LABeko buruzagien aurkako jazarpen poliziala berehala amaitzeko exijitu du ELAk. Sindikatuaren egoitza nagusietan polizia indarren espioitza eta jazarpena etengabea dela, baita zuzendaritzako hainbat kideren jarraipena eta polizia jazarpena ere, salatu zuen herenegun Ainhoa Etxaidek, LAB sindikatuko idazkari nagusiak.

ELAren ustez, ETAk eraso ekintza armatuak eten izanak areagotu egin du indar polizialen jazarpena. Hala, Espainiako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatu die «lasaitasuna, bakea eta normalizazio politikoa» lortzen laguntzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.