Hezkuntza

LABen iduriko, hizkuntz eskakizunik gabe irakasleek ezin dutela egonkortasuna berreskuratu adierazten du epaiak

EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren arabera, hizkuntz eskakizuna bete ez dutelako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza sare publikoan egonkortasuna galdutako irakasleek ezin izango dute lehengo egoerara itzuli. Horixe ondorioztatu du LABek aipatutako epaiaren irakurketa zehatza eginda. Sindikatu horrek agertu du epaiak argi eta garbi esaten duela irakaskuntza sistemako funtzionario edo egonkorra izateko gutxienez lehenengo hizkuntz eskakizuna bete behar dela, eta egonkortasuna galdu dutenen artean bakar batek ere ez duela baldintza hori betetzen.

2005eko azaroaren 11
16:42
Entzun
Hala ere, kezkatuta azaldu da LAB, hain justu, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak irakasle egonkorraren figura legala izatea zalantzan jarri duelako. "Epaiak dio irakasle egonkorren figura zalantzan jartzeko modukoa dela legearen ikuspuntutik. Ikusi egin beharko da etorkizunean zer gertatuko den, baina ni irakasle egonkorra izango banintz, ez nintzatekeen lasai egongo. Eta horren guztiaren errua CCOO eta UGT sindikatuena dela oso argi utzi behar diogu irakaskuntza munduari", agertu du Arantza Robles LABeko kideak.

ELAk ere kezka bertsua

ELA ere arduratuta dago epaiak EAEko sare publikoko irakasle egonkorrei egin diezaieken kaltearekin. "Ebazpenaren irakurketatik ondoriozta daiteke, besteak beste, Auzitegi Gorenaren iritziz irakasle batek egonkortasun izaera rdietsi edo mantentzeko ezinbestekoa duela urtero lanpostua lortea eta honen eskakizunak betetzea. Baldintza hau zuzenean akordioaren izaera estrukturalaren aurka doa, eta, ezarriz gero, egungo 1.500 irakasleen egoera, eta inoiz egoera horretara hel daitezkeenena erabat aldatuko litzateke. Halakorik gertatuz gero, egonkortasun bermea galduko litzateke eta irakasle horiek ordezkoen egoerara itzuliko lirateke", azpimarratu du prentsa ohar baten bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.