"Oraingoan helburua LAB izan dela jakin da" esan du Diezek. Hori Aukera Guztiak hautes elkartearen kontrako ikerketan "nabarmen" geratu zela dio. Beraiek irekitako diligentzia horietan daudela, eta epaileak Batasunaren aurka daukan 35/02 sumarioari gehitu dizkiola jakinarazi du. "Ezker abertzalean kontra irekia duten txikle juridikoa gure erakundearen kontra egiteko asmoetara iritsi da", salatu du.
Sumario hori, Batasuneko bozeramaile Arnaldo Otegiren auzipetzearekin amaituko zela espero zutela azaldu du. Hala ere, orain, diligentzia horien baitan, Grande-Marlanskak erabakiren bat hartuko duela uste dute. "Datu berrien zain gaude", esan du.
Euskal Herria
LABen kontrako diligentziak 'Batasuna auziko' txostenean bildu ditu Grande-Marlaskak
LABeko Idazkari nagusi Rafa Diezek esan duenez, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskak 35/02 sumarioari batu dizkio LABen kontrako diligentziak. 35/02 sumarioa 'Batasuna auzikoa' da. Horrek harritu egin dituela onartu du, sumarioa "ia itxita" zegoelako. Ezker abertzaleko hainbat erakunderen kontrako "kriminalizazioaren" baitan kokatu ditu Diezek beraietako askoren telefono entzuketak eta diligentziak, 'Euskadi Irratia'-n egin dioten elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu