Bi urte eta lau hilabete iraun zuen 1998ko urrian hasitako legegintzaldiak. Laburra izan zen, oso, baina garrantzi handikoa. Lizarra-Garazi garaian, ETAk eskainitako su-eten mugagabearen eraginpean hasi zen legealdia, gehiengo abertzalearen eskutik. ETAk su-etena hautsi eta Juan Jose Ibarretxe lehendakaria buru zen EAJ-EA gobernu koalizioa aurrera egin ezinik zegoenean amaitu zen legealdia.
1998ko urriko hauteskundeak su-eten egoeran izan ziren, baieta Eusko Jaurlaritza osatzeko akordioaren negoziazioak eta EAEko lehendakariaren izendapena. Juan Jose Ibarretxe EAJ, EA eta EHko legebiltzarkiden botoekin izendatu zuten lehendakari, 1998ko abenduaren 29ko osoko bilkuran. EAJk eta EAk gobernu akordioa hitzartuegin zuten, baina EHren sostengua akordiorik gabekoa izan zen. Legegintzaldi akordioa iritsiko zen, baina bost hilabete geroago.Irekitako prozesuari bidea egiteko ekinaldi gisa aurkeztu zuen EHk Ibarretxeren aldeko botoa. Egun gutxitan Ibarretxek bere gobernua osatu zuen.
Abertzaleen arteko lankidetzaren bidea urratzen hasi zen orduan: Lizarra Garaziko akordioaren inguruan batetik, baina baita presoen eskubideen aldeko ekimen bateratuetan, edo Udal Ordezkarien Biltzarraren inguruan ere. Bitartean, baina, Legebiltzarreko akordioa trabatuta zegoen. Arazo nagusia akordioaren printzipioetan zegoen, indarkeriari buruzko atalean, Ibarretxek konpromiso handiagoa eskatzen baitzion EHri gai horretan.
Maiatzaren 16an lortu zuten akordioa. Itun hartan hiru printzipio aipatzen ziren: gatazka politikoa konpontzeko «bide politiko eta demokratikoen» aldeko apustu garbia, indarkeriazko ekintza guztiak desagertzearen aldekoeta ekimen guztiak prozedura «demokratikoetatik» bideratzeko konpromisoa.
Edozein modutan, akordio hark ez zuen balio izanalderdi abertzaleen arteko lankidetza sendotzeko. Gainera, udal eta foru hauteskundeetako emaitzek harremana hoztu egin zuten:izan ere, EAJ-EA koalizioak ez zituen lortu espero izandako emaitzak, eta EHk uste baino emaitza hobeak eskuratu zituen.
PSE-EEri begira
Azaroaren amaieran ETAk hautsi egin zuen su-etena, eta egoera politikoa zeharo aldatu zen. Lizarra-Garaziko akordioak iraun egin bazuen ere, EAJn eta bereziki Jaurlaritzan, norabide aldaketa sumatzen hasi zen. 2000ko urtarrilean ETAk bonba-autoa leherrarazi zuen Madrilen, eta Pedro Antonio Blanco teniente koronela hil zuen. Ibarretxek EHrekiko zuen legegintzaldirako akordioa etenda utzi zuen orduan. Ondoren, ETAkFernando Buesa eta haren bizkartzain Jorge Diazhil zituenean,apurtutzat eman zuen akordioa.
Hala, PSE-EErekiko hurbiltze politika lantzeari ekin zion EAJk.EAJ aliantza berria egiten saitu zen sozialistekin, bi norabidetan:Jaurlaritzaren gobernagarritasuna bermatzeko batetik, eta indarkeriaren aurrean jarrera bateratua izateko, bestetik. EAJk nahi bai, baina PSE-EEn ez zegoen jeltzaleekin hitzartzeko girorik.
Ibarretxe lehendakaria gehiengo parlamentarioa berrosatu gabe iritsi zen politika orokorrekobilkurara, eta bertan onartu zuen, aurrenekoz, bozak aurreratzera behartuta egongo zela «blokeo egoerak iraunez gero».Bilkura horretan EHk iragarri zuen ez zuela gehiago Eusko Legebiltzarrean parte hartuko, eta soilik itzuliko zela esparru berri batera joateko akordio bat lortzen bazen.
Ordutik aurrera PPk eta PSE-EEk areagotu egin zuten Jaurlaritzaren aurkako presioa, eta lehendakariaren aurkako zentsura mozioak aurkeztera iritsi ziren. Elkarri botoa emanez, argi utzi zuten aliantza sendoa egiteko prest zeudela. Giro horretan sartu zen Eusko Jaurlaritza bere azken fasean. Euskal politika bi frontetan banatuta zegoen ordurako: batetik, euren buruak konstituzionalistatzat zutenak (PP eta PSE-EE) eta bestetik, alderdi abertzaleak. Epe laburrean hauteskundeak aurreratzea beste aukerarik ez zuen izan Ibarretxek:2001eko maiatzaren 13an deitu zituen.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Gobernu akordioak eta koalizioak (IV). 1999-2001. Juan Jose Ibarretxe.
Laburra, baina historikoa
Bi urte eta erdi iraun zuen Ibarretxeren lehen agintaldiak: EAJ-EA gobernu koalizioari sostengua eman zion EHk, eta ETAren su-etena haustearekin batera apurtu zen akordioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu