Laburtuz

2012ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
LEGE AURREPROIEKTUA

Hona hemen Eusko Jaurlaritza lantzen ari den indarkeria matxistaren kontrako lege aurreproiektuaren ardatz nagusiak:

Helburua: Emakumeek indarkeriarik gabe bizitzeko duten eskubidea gauzatzeko, erakunde publikoen jarduna arautu.

Indarkeria motak. Andreen aurkako bortizkeria fisiko, psikologiko, sexual eta ekonomikoa aitortzen ditu. Ez du indarkeria bikote esparrura mugatzen.

Neurriak: Zenbait arlotan sentsibilizazio neurriak aurreikusten dira, zehaztu gabe. Andreen laguntza eta jabekuntzarako neurriak ere ezarriko ditu.

Baliabideak. Andreak artatzeko eta erabat oneratzeko zerbitzuen sarea sortu nahi du. Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistaren Euskal Behatokia, berriz, eratu egin du jadanik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.