Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 34 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur Ertzaintzak Basaurin (Bizkaia), beste gizonezko bat hiltzen saiatu delakoan. Erasotutako gizona larri dago.
Goizeko hirurak aldera zauritutakoaren anaiaren telefono deia jaso du Ertzaintzak, eta Jose Garai kalean haren anaia labankadaz erasotu dutela adierazi die. Horrez gain, zauritutako gizonak ustezko erasotzailearen deskribapena eman die ertzainei. Horri esker, handik gutxira deskribapen horrekin bat egiten zuen lagun bat atxilotu dute Kale Nagusian, hiltzen saiatzeko delitua leporatuta. Hamar zentimetroko laban bat ere aurkitu dute, beira birziklatzeko edukiontzi batean. Orain gertakariaren arrazoiak argitzen ari da Ertzaintza.
Erasotua erietxera eraman dute, larri, sabelean eta bizkarrean zituen zauriengatik.
Gizartea
Lagun bat atxilotu dute Basaurin, gizon bat hiltzen saiatzea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu