Espainiako Poliziak gaur jakinarazi du zazpi lagun atxilotu dituela Internet bidez pedofilia materiala zabaltzeagatik. Atxiloketak Euskal Herrian -zehazki Nafarroan-, Herrialde Katalanetan -Lleida, Alacant eta Balearetan-, Espainian -Madrilen eta Zaragozan- eta Kanariar Uharteetan -Santa Cruz de Tenerifen- egin dituzte. Beste bost lagun ere akusatu dituzte, baina ez dituzte oraindik atxilotu. Nafarroako atxiloketa Iruñean egin dute: A.Z.M., 60 urteko iruindarra atzeman dute.
Poliziaren arabera, umeen pornografia musika artxiboetan ezkutatuta zabaltzen zuten atxilotuek Interneten, P2P edo artxiboak partekatzeko programak aprobetxatuta.
Haien etxeetan pedofiliarekin zerikusia duten 500.000 artxibo baino gehiago atzeman dituzte, 25 disko gogor, ordenagailu eramangarri, mahaiko ordenagailu eta euskarri optikoetan.
Itxura batean, P2P sareetan pedofilia artxiboak zeintzuk ziren jakiteko, izen gakoak erabiltzen zituzten.
Gizartea
Lagun bat atxilotu dute Nafarroan, eta beste sei Herrialde Katalanak eta Espainian, pedofiliaz akusatuta
Umeen pornografia Internetez zabaltzea leporatzen die Espainiako Poliziak. Iruñean atxilotu dute lagunetako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu