Nafarroako 112-SOS Deiek 12:30ak pasata telefono dei bat jaso dute istripuaren berri emanez. Ohiko anbulantzia bat eta foruzainak joan dira bertara. Cintruenigoko osasun zentroko mediku bat ere joan da, baina oinezkoa hilda zegoela egiaztatu besterik ezin izan du egin.
N-133 errepidea itxi egin dute istripua gertatu den inguruan, bi noranzkoetan.