Atzo 21:00ak inguruan lagun bat hil zen Corellan (Nafarroa) izandako auto istripuan. N-113 errepidean gertatu zen ezbeharra. Foruzaingoak egindako lehen ikerketen arabera, gidariak autoaren kontrola galdu eta errepidetik atera zen. Hildakoak (J.M.M.) 42 urte zituen eta Alfaron (Errioxa, Espainia) bizi zen. Zauritutako lagunak ere hangoak dira.
Ibilgailu berean zihoazen hiru lagunak larri zauritu dira, eta Tuterako Reina Sofia ospitalera eraman dituzte.
Antza, bi basurderen gorpuak zeuden errepidean eta haiek saihesten ahalegindu zen.
Bestalde, motorzale bat zauritu da gaur goizaldean Beran (Nafarroa) izandako istripuan. Bidasoa ospitalera eraman dute.
Istripua
Lagun bat hil da Corellan izandako auto istripuan
Ibilgailu berean zihoazen hiru lagunak larri zauritu dira, eta Tuterako ospitalera eraman dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu