Gizonezko bat hil da gaur arratsaldean Zamudion, Bilbo-Lezama arteko bidea egiten duen trenak harrapatuta. Trenak bete-betean jo du eta momentuan bertan zendu da.
14:58etan gertatu da ezbeharra, gizonezkoa trenbidea behar ez zuen lekutik gurutzatzen hasi denean, Euskotrenek esan duenez.
Zerbitzua etenda izan dute 16:30ak arte.